Resum
Internetak online pornografia kontsumitzeko modua aldatu eta areagotu egin du, gizonen desira sexuala oinarri hartzen duen gero eta material gehiago sortuz. Gazteek ez dute behar beste baliabidepornografiak hedatzen dituen mezuak deskodetzeko, eta ondorioz, haren kontsumoak beren errealitatea desitxuratzea dakar, besteak beste. Ikerketaren helburua bikoitza da: alde batetik, Arabakonerabeen sareko pornografia nola kontsumitzen duten zeharka aztertzea eta, bestetik, kontsumohorrek sextingarekin eta gizarte-babesarekin izan dezakeen lotura aztertzea. Ikerketan Arabako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko lehenengo mailako 454 ikaslek hartu dute partegalde-sorta bat betez. Aldagaiak neurtzeko era askotako tresnak medio, ondorioztatu da sareko pornografiaren prebalentzia altua dela, zehazki mutilen artean. Halaber, online pornografiaren kontsumoaksextingarekin bat egiteaz gainera, lagun, familia zein pertsona esanguratsuengandik jasotzen duten babesaren pertzepziorekin bat egin du. Gazteek baliabide digitalek eskaintzen dituzten onurez gozatzekoaukera izan dezaten, premiazko neurriak hartu behar dira. Emozioak, plazera eta sexualitatea pertsonaguztien bizitzaren parte diren heinean, naturaltasunez, tolerantziaz eta errespetuz landu behar dira.